XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Munduaren bizitzarako emana dan sakramentu hau biziaz Kristoren eta gizonaren serbitzuan jarri gara, zuzentasuna ta maitasunean mundu berria jaso dezagun.

Eukaristia gizonaren askatasun sakramentua dela, gerekoikeria ta pribilejio guzien kontra dago; gorrotoa ta gizonen banaketa desegin daitezen, bidegabekeria ta ezberdintasunen aurka konprometitzen gaitu.

Munduaren batasun sakramentua izanik, zuzentasun eta pakearen alde jartzen gaitu; giza osatze lanean ari direnekin eta anaiarteko mundua sortzen dabiltzenekin batzen.

Gure meza, adorazioa ta otoitzak modu honetara Eukaristia misterioa bizitzen ahaleginak egiten ditugun neurrian bakarrik arkituko dute beren sentidua, ta gizonen eta Kristorenganako gure konsagratzearen testigu orduan izango dira.